Banakako pertsonek edo 15 pertsona baino gutxiagoko taldeek erreserba unean bertan egin dezakete.
15 pertsona edo gehiagoko taldeen kasuan, erreserba 5 egun lehenago egin behar da.
Prozesuaren urratsak
1. Erreserba egitea:
15 pertsona edo gehiagoko taldeak: eskaera idatziz, posta elektronikoz edo faxez egin behar da, eta bertan, pertsona kopurua, erakundearen izena, telefonoa, helbide elektronikoa… zehaztu behar dira.
Lekua egonez gero, formalizatu beharreko kontratua eta kontratuko baldintzen aurretiko irakurketa bidali behar dira.
Proformako faktura bidali behar da.
Egonaldia egin aurretik, ordaindu egin behar da.
Banakako pertsonak edo 15 pertsona baino gutxiagoko taldeak: online formularioa bete da.
2. Lekua dagoela baieztatutakoan, ordainketa egiteko txartelaren datuak eman behar dira.
3. Ordainketa aterpetxera iritsitako egunean egingo da, baina 1 €-eko kobrantza sinboliko bat egingo da, txartela balizkoa dela egiaztatzeko.
Oharrak
Lehenengo egunean ez bertaratuz gero, erreserba deuseztatuko da.
Erreserba deuseztatzeagatik egindako kudeaketa gastuak 4 € kobratuko dira.